XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2.- Orain ez dakite non dagoen Nerea.
Hara joan, hona etorri, baina alferrik, ez dute ikusi Nerea.
- Gure umea ikusi duzu? - galdetzen diote bati.
- Nolakoa da? - Txikia, bost urte ditu, gona gorri bat eta niki zuri-urdina - Ez, ez dut ikusi.
- Hemen eta han galdetu baina alferrik.
Inork ez du Nerea ikusi.
Azkenean, aita eta ama triste-triste etxera doaz.
3.- Nerea bakarrik geratu da parkean.
Galduta dago eta negarrez ari da.
Zer egin? Bertan geratu negarrez?... Nereak ez daki etxera joaten, bainan pentsatu du zer egin: jendeari galdetu.